Garagarrilaren 19ra arte, mungiarrek bonoak erabili ahal izango dabez herriko dendetan, jatetxeetan, tabernetan... Mungiako Udalak 20 euroko bono sortak banandu dabez etxebizitza guztietan. Danetara 160.000 euroko inbersinoa egin dau herriko gobernuak. Bono kanpaina honen barri jasotzeko, Mungiako Iris jantzidendan sartu gara. Amaia Urrutikoetxeak emon deuskuz azalpenak.