Ibon Urgoiti Gaztenpresako presidenteagaz berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan. 2019ko urtearen balantzea egin dabe, fundazinoak 25 urte bete dabezanean. Ekintzailetasunari jagokonez, urte oparoa izan dala adierazi deusku. Izan be, 400 enpresatik gora sortzen lagundu dabe fundazinotik. Orain, baina, krisi ekonomiko barriari aurre egitea izango dabe erronka nagusia.