Aurtengo San Pedro jaiak ez dira ohikoak izango. Halanda be San Pedro eguneko ohitura bi, Kaxarrankea eta Emakumeen Aurreskua, bai egingo dira. Ohiko lekuetan barik, Abaroa parkean egingo dira biak, aforo mugatuagaz. Asier Uskola eta Naia Aranzeta dantzariakaz izan gara berbetan.