Gaur emon deutse hasierea igerileku irekien denboraldiari Amorebieta-Etxanon. Nobedade nagusi lez, Ganeko igerilekuek ur jolas parke barria estrenetan dabe. Beste barritasun bat da berdegunea handiagoa izango dala. Andoni Agirrebeitia alkateak azaldu deuskunez, azpiegitura osoa segurtasun neurri zorrotzakaz zabaldu dabez. Ganeko igerilekuek 600 personentzako aforoa izango dabe eta unean uneko informazinoa www.amorebieta-etxano.eus webgunean konsultau daiteke.