Garagarrilaren hirugarrena Plastikozko Poltsarik bako eguna da. Aurton hamargarrenez ospatzen da egun hau mundu mailan. Maria Presa Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria izan dogu Lau Haizetara saioan. Berak aitatu deuskunez, gizartea kontzientziauta dago plastikozko poltsek dakarren arazoaz. Halanda be konfinamendu aldian plastikozko elementuen erabilereak gora egin dauala esan deusku Ingurumen zuzendariak.