Jose R. Becerra (Equo-Berdeak): "Murrizketak azpiegitura handietan baino ez dira egin behar"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Gobernuan edo oposizinoan egonda Equo-Berdeak -ek adostun zabalak bilatzeko lan egingo dauela esan dau. Jose Ramon Becerra berdeen hautagaia euki dogu gaur Bizkaia Irratian. Momentuz inkestek ez deutse EQUO-Berdeak alderdiari ordezkaritzarik aurreikusten. Jose Ramon Becerra inkestakaz oso kritiko agertu da, bere berbetan, galdetegiak egin dabezan enpresek herritarrei ez deutsielako EQUO-Berdeaken aukerea eskaini. EQUOk 30 mila lanpostu berde sortuko leukezala iragarri dau eta murrizketak azpiegituretan baino ez dirala egin behar gaineratu dau. Gaur egun EQUO eta Elkarrekin-Podemosen artean alde handiak dagozala azaldu dau Jose Ramon Becerrak.

Osorik irakurri