Hileon eta abuztuan zehar, 150 ekitaldi baino gehiago egingo dira Bilboko auzoetan. Besteak beste, musikea, dantzea, zinemea, magia, antzerkia... eskainiko dira. Unean uneko osasun protokoloetara egokituta, jarduerak aire zabaleko espazioetan eta leku itxietan egingo dira. Pedro Ormazabal Bilboko Udaleko Kultura saileko programatzaileak esan deuskunez, programak bertoko artista eta taldeen alde egingo dau uda honetan.