Iker Casanova (EH Bildu): "Herrialde bakotxean, gitxienez, eserleku bat igon gura dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

EH Bilduk osasun publiko indartsu bat eukiteko berehalako neurriak hartu behar dirala esan dau. Iker Casanova EH Bilduko Bizkaiko hauteskunde zerrenden bigarren doa eta gaur Goizeko Izarretan saioan euki dogu. Casanovaren berbetan Osakidetza gaur egungo behin-behinekotasunaren paradigmea da eta osasun arloko 7 mila lanpostu egonkortzeko proposamena egin dau. Murrizketak azpiegitura handietan egin behar dirala esan dau Casanovak. EH Bilduk oraingo Jaurlaritzari zergak ikutu ez izana leporatu deutso eta ikutu diranean enpresarien mesedetan izan dala gaineratu dau. Krisi ekonomikotik urtetako EH Bilduren bide-orria aurkeztu dau Iker Casanovak lau proposamen azpimarratuta.

Osorik irakurri