EHU-k, La Salve enpreseagaz batera, Garagardoaren Behatokia jarri eben martxan, Euskal Herriko garagardoaren sektorea laguntzeko asmoz. Garagardoaren sektorean hemen dagozan enpresak txikiak dira eta Joseba Etxebarria EHU-ko ikertzaileak esan deuskunez enpresa horreentzat garrantzitsua da merkadua ezagutzea. Behatokitik ikerketak egiten dabez eta orain laugarren barometroaren datuak ezagutu doguz. Ikusi daitekenez, koronabirusak garagardoa kontsumitzeko ohiturak aldatu dauz. Joseba Etxebarriak zuzendu dau ikerketea.