Maite Peñacoba (BFA): "Europatik helduko diran laguntzak nekazari profeionalei bideratuko jakez"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Pandemiari aurre egiteko EBak berbatutako diru-funts handietan nekazaritzeari zuzendutako partidea be badago. Europako nekazaritza politika barrien eztabidan nekazarien profesionaltasuna eta honeen eskubideak izan dira berbagai. Bien bitartean BFAk abeltzaintza eta nekazaritza azpisektore jakin batzuei begirako Aldundiaren ez-ohiko laguntzak iragarri dauz. 415 mila euro. Nekazaritza arloan sagardaorako sagarren ekoizpena, mahastigintzea ta landareen ekoizpena lagunduko dabez. Abeltzaintzan ahuntzen eta ardien jaubeen azpisektorea izango da laguntza honeen hartzaile. BFAko nekazaritzarako zuzendaria dan Maite Peñacobagaz Bizkaiko nekazarien eta abeltzianen egoeraz berba egin dogu.

Osorik irakurri