Juan Mari Aburto: "Egoera larria da, ez da txantxetan hartzekoa eta erantzukizunez jokatu behar dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Bilboko alkatearen arabera egoerea larria da, baina erantzukizunez jokatzen badogu egoera honetatik urtengo dogu. Dendariak eta ostalariak oso arduratuta dagoz. Sektore horretan milaka lagun dabilz lanean uriburuan eta bezeroen konfiantzea behar dabela esan deusku Juan Mari Aburtok. Aisialdia kontroletako neurri gehiago ezarri dauz Jaurlaritzak. Neurriak eta arauak beteteko dagozala esan deusku Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta udaletik zorrotz jokatuko dabela arauak bete daitezan.

Osorik irakurri