Bizcay Bay Start-Up Campus topaketea irailaren 24an eta 25ean egingo dabe eta helburua barrikuntza lantzen daben ekintzaileen jarduna bultzatzea da. Proiektuak aurkeztu eta informazinoa partekatuko dabe. BFAk babesten dauen topaketa honetan momentuko start-up garrantzitsuenak gazte ekintzaileakaz hartuemonetan jarriko dira. Antolakuntzatik dinoenez pandemiarekin gertatuko danaren zain egongo dira baina momentuz topaketa presentzialaren ideia mantentzen dabe.