Mitxel Lakuntza (ELA): "Krisiari aurre egiteko aukera bi dagoz, murrizketak edo erreforma fiskala"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

ELA sindikatuak mobilizazinoak iragarri dauz enpleguaren alde eta kaleratzeen kontra. Ez dau inor kaleratzea nahi mila milioi euroko irabazia daukien enpresetan. Tubacex, ITP eta Aernnovaren kasuak izan dauz gogoan gaur goizean ELAko idazkaria nagusia dan Mitxel Lakuntzak Bizkaia Irratiko "Goizeko Izarretan" saioan. Bestalde osasun sisteman eta nagusien egoitzatan pandemia honetan ikusitakoak kontuan hartuta, bi arlo horreek babestearen alde dago ELA. Ekonomian bi eztabaidagai ikusten dauz Lakuntzak. Alde batetik, Europako estaduburek onartu daben funtsa dago. Ikusi egin beharko letra txikia zein dan eta zelan eta noiz egiten dan banaketea. Beste alde batetik, defizitaren mugaren kontua legoke. Muga hori handitu ahal izango dan ala ez. 

Osorik irakurri