Lorea Bilbao (BFA): "Torrealdaik gura eban Euskal Liburutegi Nazionala gero ta hurbilago ikusten dot"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Martxelo Otamendi BERRIA egunkariko zuzendariagaz eta BFAko kultura diputaduagaz jardun dogu berbaz gaur goizean. Goizeko Izarretan saioan BFAko kultura diputaduak Joan Mari Torrealdaik Bizkaiko eta Gipuzkoako euskalgintzen artean egindako zubi lana eta beharrerako eban gaitasuna azpimarratu dauz. Bilbaoren eretxian kulturan eta hizkuntzan pertsona erreferente izaten jarraituko dau eta etorkizunean berak egindakoa ikertuko dabela aurreratu dau. Torrealdaik eban Euskal Liburutegi Nazionalaren ametsaz Lorea Bilbaok esan deusku gero eta hurbilago ikusten dauela. BERRIAko zuzendariak Joan Mari oso pertsona atsegina zala esan deusku, euskera batuaren eta euskalkiden ganean eban eretxia be gogoratu deusku. Torrealdaik Bizkaia Irratia legezko komunikabide bat egotearen beharraz be zelan berba egiten eban gogorarazo deusku Otamendik. Maila pertsonalean hutsune handia iztean dauela adierazo deusku Martxelo Otamendik. Liburutegi Nazionalaren proiektuaz Otamendik liburutegi birtuala izatea proposatu dau baina era berean eraikin fisiko bat beharko dauela.       

Osorik irakurri