Ane Hernandez: "Covid19 sasoiko alkar zaintzaren bultzadeagaz Zornotzan Munarri gaztetxea sortu dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Orain dala aste batzuk Amorebieta-Etxanoko forjen abandonautako lantegia gaztetxe bihurtzea erabagi eben. Zornotzako Gazte Asanbladaren eskutik hainbat kidek eraikina okupau dabe eta beharrizanean dagoan errefuxiaduen familia bati harrerea egin deutse. Proiektua 40-50 gazteren artean atontzen dabilz. Astialdi alternatiboa lantzeaz gain alkarzaintzarako aukerea be badagoala esan deusku Munarri gaztetxeko Ane Hernandezek. Liburutegi bat be sortu dabe. Zornotzako udalak okupazino honegaz bat ez dauela egiten adierazo dau prentsa-ohar bitartez. Abandonautako eraikina jaube pribadu baten dala argudiatu dau. Munarri gaztetxetik dinoe udaletik eurakaz kontaktuan be ez dirala jarri.     

Osorik irakurri