Gorka Orive (EHU): "Urtea amaitu aurretik hirugarren fasean dagozan txertoen eraginkortasuna ezagutuko dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Covid 19 birusaren aurka munduan, une honetan, 160 txerto baino gehiago sortzen dabilz. Horreetatik hogeitik gora lehenengo eta bigarren fasean dagoz eta zortzi hirugarren fasera heldu dira. Hirugarren fasera heltzeak txerto posible horreen eraginkortasuna erakusten dauela esan deusku Gorka Orivek. Gorka Orive Farmazian Doktorea da eta EHUko irakaslea be bada. Orivek txerto horreen segurtasuna bermatzeko sasoia dala azaldu deusku eta horretarako dirala entsegu klinikoak. Txertoak bete beharko leukezan funtzinoez berba egin deusku EHUko ikerlariak. Txerto bakotxak ezaugarri desbardina daukaz eta horreetariko batzuk oso barritzaileak dira Oriveren berbetan. Gripearen txertaketa kanpaina gehiago zabaltzen bada, neurri hori Covid 19 birusaren aurkako borrokan lagungarria izango dala adierazo deusku. 

Osorik irakurri