Ikastolen alkarteak dino hezkuntza zentroak zabalduta eskoletan positiboak egongo dirala onartu beharko dala

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Koldo Tellitu Euskal Herriko ikastolen alkarteko burua Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur eta horretaz egin deusku berba. Ikasturte hasierako egoera zehatzaren aurrean ikastoletan hiru eskenatoki darabilez. Espazioak eta distantziak bermatzeko protokoloa indarrean daukie baita maskarak, hidrogelak eta tenperaturea hartzeko gailuena be. Ikasle edo irakasleen artean positibo bat agertuz gero zelan jokatu hondino ez dakiela esan dabe eta Hezkuntza Sailagaz noz bilduko zain dagoz. Bestalde ikasturte barrirako Isabel Celáa hezkuntza ministreak iragarritako 2 milioi euroakaz zer pasauko dan ez dakiala autortu deusku Koldo Tellituk. Era berean Ibiladia bertan behar laga izana arduraz jokatzearen ondorioa izan dala adierazo dau Ikastolen Alkarteko presidenteak.

Osorik irakurri