Bizkaiko erresidentzietan azken hiru egunetan 4 adineko hil dira. Kutsatutako erabiltzaileak une honetan 93 dira eta bigarren olatua hasi zanetik 8 nagusi sendatu dira. BFAko gizarte ekintzarako diputaduan dan Sergio Murillok esan deuskunez orain kezkarik gehien Zamudioko Truiondo, Bilboko Zorrozgoiti eta Barrikako Elordui egoitzek eragiten deutse. Bizkaiko Foru Aldundiko zahar-etxetan, maiatzetik hona, beharginei 8.000 PCR egin jakez eta egoitza bakotxak bere kontingentzia plana dauka. Erresidentzietan zaintza areagotu bai baina Sergio Murillok dino egoitzak ezin dirala ospitale bihurtu. Zahar-etxeetan azkenaldion bisitak murriztu behar izan dabez baina ez da komeni guztiz bertan behera iztea. Gizarte ekintza diputaduaren eretxian adinekoentzat bisitak ezinbestekoak dira.