STEILAS sindikatuaren ustez hezkuntzarako eraikin publikoak batez be herri handi eta uriburuetan beharko dira. EUDELek eskatuta udal ugari hasi dira ikasturte barrian ikasleak hartu ahal izateko eraikin publikoen zerrendea osatzen. STEILAS sindikatutik dinoe eskaera hori Jaurlaritzari ekainean egin eutsela eta orain arte inork ez dauela neurri hori proposatu. Kiroldegi, frontoi edo kultur etxeetan derrigor segurtasuna eta garbiketea bermatu beharko dala gaineratu dabe. Ana Perez STEE-EILASeko ordezkariagaz honetaz berba egin dogu. Gelako gehienez 15 ikasle egon daitezan Jaurlaritzak 6 mila irakasle barri kontratau beharko leukezala uste dau STEILASek. Irailaren 7tik aurrera salbuespenik bako hezkuntza presentziala aldarrikatu dau sindikatu honek. Ana Perezen eretxian ikasturte barria diseinetako orduan Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzak baino hobeto jokatu dau. Nafarroan, maila guztietan goizeko ordutegia ezarri dabe. Horrek zalantzak sortzen deutsazala esan deusku STEILASeko Ana Perezek.