Euskadiko familia enpresek euskal ekonomiaren %84 ordezkatzen dabe. Enpresa honeetan guztira 148 mila langilek behar egiten dabe.
Familia enpresen euskal alkarteak AEFAMEk dino ERTEen luzatzeagaz itxaropentsu dagozala. Gaizka Zulaika AEFAMEko presidenteagaz berba egin dogu. Familia enpresen aparteko balioa ikustarazoteko Aurpegia emoten dogu – Damos la Cara izeneko kanpainea jarri dabe martxan. www.damoslacara.com webgunean familia enpresetako jaube eta beharginen lekukotzak batu dabez.