Hezkuntza arloan, jardunaldi jarraiaren aldeko plataformea sortu dabe guraso batzuk. Bizi dogun egoerea kontuan hartuta, jente pilaketei aurre egiteko modu bat izango litzatekela esan deusku plataforma honetako Rosa Martinezek. Eskoletan umeek jardunaldia jarraian egin ezkero jardunaldia jantokira joanda amaituko litzateke. Umeek bazkaldu ostean urtengo leukie eskolatik. Plataforma honek eskatzen dau eskola bakotxak hori erabagiteko eskumena euki dagiala.