Jone Goirizelaia (EH Bildu): "Pertsonak erdigunean jarteko ekonomia eredua aldatu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko ira. 21a, 00:00

EH Bilduko Bilboko zinegotzia dan Jone Goirizelaia "Goizeko Izarretan" saioan alkarrizketatu dogu gaur. Pandemiak eraginda Bilboko hezkuntza zentro batzutan gertatutakoaz galdetuta udaletxeak espazioen kudeaketan zerbait gehiago egin leikela azaldu dau. Gelak eta jantokiak egokitu ahal izateko baliabide ekonomiko gehiago eskatu dauz Goirizelaiak. Era berean Bilbon hainbat lonjak, dendak edo tabernak zarratu dabela ikusita EH Bilduko zinegotziak merkatariei eta autonomei laguntza gehiago emoteko deia egin dau. Bizkaia Dorreaz, uriburuan dagozan gasen isurketez edota 30 kilometro orduko abiaduraz be galdetu deutsagu Jone Goirizelaiari.         

Osorik irakurri