Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoko presidentea, Kepa Odriozola, "Goizeko Izarretan" saioan euki dogu gaur. Lea-Artibain uraren kontsumoa mugatzeko eskatu deutsie udalerriei. Artibai ibaiaren maila oso bajua dala esan deusku Odriozolak eta horregaitik egin dala eskaera hau. Markinan, Berriatua bueltan zundaketak egiten dabilzala esan deusku. Bestalde talde ekologistek asteon egindako salaketak faltsuak dirala esan dau. Patzuergoak udan itsasadarrera hondakin urak bota izana guzurra dala adierazo dau Kepa Odriozolak.