Arrate Illaro (Euskaraldia): "Ahobizi eta Belarriprest musukoak sortzea aztertzen gabilz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Aurtengo Euskaraldian 13 mila arigune baino gehiagok parte hartuko dabe. Erakunde, enpresa edo alkarteetako barne eta kanpo ariguneak izango dira. Barne ariguneak kolektibo honeetako beharginek, kideek edo bazkideek osatuko dabez. Kanpoko ariguneak kolektibo honeetara hurreratzen diran bezeroei, bisitariei edo hartzaileei begirakoak izango dira. Euskaraldiko koordinatzailea Arrate Illaro geugaz euki dogu gaur goizean. Igaz Euskaraldiak lortu ebazan 220 mila atxikimenduen langa gainditu gura dabe aurton. Aurreko astetik norbanakoen izen emotea zabalik dago euskaraldia.eus webgunean. Ahobizi eta Belarriprest rolak euskeraren ezagutzeagaz barik beste kontzeptu batzukaz lotu behar dirala esan deusku Arrate Illarok. Aurreko Euskaraldian partaideen %62 andrazkoak izan ziran. Euskaraldiak oraingoan gizon gehiagorengana eta 16-30 urteko gazte gehiagorengana heldu gura dau. Ahobizi edo Belarriprest musukoak erabiltearen aukeraz galdetuta Arrate Illarok honakoa esan deusku.

Osorik irakurri