Save The Children erakundetik sexu heziketearen beharra azpimarratzen dabe. `Sexu (des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa´ izeneko txostena kalerau barri dabe, nerabeen pornografia konsumoa eta horrek euren hartuemonetan eta garapenean daukan eragina aztertuz. Txostenak agerian izten dauanez, EAE-n 12 urtegaz hasten dira pornografia konsumiduten eta hamarretik ia zazpik gitxienez hilean behin ikusten dabe. Lau Haizetara irratsaioan Pilar Kaltzada Save The Children-eko presidenteordeagaz egin dogu berba.