Goizeko Izarretan politikari nafarra alkarrizketatu dogu gaur. Nafarroan gaur goizaldean sentidu daben lurrikarak ohea be mogiarazo deutsola esan deusku Pernando Barrenak alkarrizketaren hasieran. Gero Barrenari Morian ikusitakoaz galdetu deutsagu. Kalean milaka pertsona geratu ziran eta orain beste kanpaleku erraldoi bat eregiten dabilz. Europar Batzordeak proposatutako migrazino planagaz bat ez datorrela be esan dau.
Bestalde Europatik etorriko diran diru funtsei buruz Pernando Barrenak esan dau ezinbestean horreek non eta zelan bideratuko diran erabagiteko eragileen mahai bat sortu beharko litzatekela. Alkarrizketan EH Bilduko eurolegebiltzarkideak Josu Urrutikoetxearen egoerea be salatu dau, Barrenaren arabera Urrutikoetxeak lan handia egin dau oraingo alkarbizitza eta bake egoerea gertatu eitean. Gogor txarretsi dau Frantziako justiziak bere estradizinoa baimendu izana.