Xabier Basañez (BEC): "Aurton Gabonetako Umeen Parkea antolatzea oso gatxa izango da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Gabonetako Umeen Parkea egingo dan ala ez galdetuta Xabier Basañezek, BECeko zuzendariak, esan dau erabagia hileon hartuko dabela baina oso gatx ikusten dauela be azaldu deusku. Biltzarrak edo kongresuak antolatzeko segurtasun protokoloak prest daukiez BECen eta azokarik antolatzen ez bada, arrazoia, pandemiak eragindako ziurtasun ekonomiko ezan topau behar dala aitatu dau BECeko buruak. Makina Herramintaren biurtekoa atzeratzeak eragindakoaz be egin deusku berba. Abendura bitartean BECen programau diran kontzertuetan erabiliko dabezan segurtasun protokoloak be aitatu deuskuz Xabier Basañezek.    

Osorik irakurri