Maddalen Iriarte (EH Bildu): "Europako funtsen banaketak ezin dau bazar bat izan, udalak be kontuan hartu behar dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako 66 proiektu-hartzaileetatik haratago udalen, enpresen eta bestelako eragileen eretxia be kontuan hartzeko proposamena egin dau EH Bilduk. Maddalen Iriartek gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan esan dau funts horreek gure gizartearen etorkizunerako hil ala bizikoak izango dirala eta banaketea egiteko adostasun zabala behar dala. Pedro Azpiazuk sailburuak atzo aurkeztutako aurrekontu proposamenaz berbetatik ekintzetara pasetako sasoia dala aitatu dau Maddalen Iriartek eta benetan murrizketarik egongo ez bada hori ekintzen bitartez erakutsi beharko dala. EJk baimendu barri dauzen eskolaz kanpoko jarduerez, presoen geroaz, aste honetako atxiloketez, aeronautikaren sektoreaz edo kulturaren egoeraz be galdetu deutsagu EH Bilduko legebiltzarkideari.      

Osorik irakurri