Arantza Urkaregi (EH Bildu): "Adinekoen egoitza txikiagoak behar doguz eta horretarako behargin gehiago kontratau behar dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko urr. 13a, 00:00

Bizkaiko Batzar Nagusietan EH Bilduk egindako hiru proposamen onartu dabez EAJk eta PSE-EEk. Udalen finantziazinoa hobetzeko, bidegorri-sarea eskualde guztietara hedatzeko eta bardintasuna politika publiko guztietan txertazeko ekarpenak izan dira. Hiru alderdien artean Bizkaiko BBNNetan lortutako akordu honeek Eusko Legebiltzarrera zergaitik heltzen ez diran galdetu deutsagu Arantza Urkaregiri. Erresidentzien geroaz galdetuta hobekuntzak egin dirala esan dau baina pauso gehiago emon behar dirala gaineratu dau. Bestalde Bizkaia Dorrean kokatuko dan Ekintzailetza Zentroa egiteko esleipena porrot bat izan dala salatu dau Urkaregik.   

Osorik irakurri