EAJk kongresuan daukan bozeroalea, Aitor Esteban, alkarrizketatu dogu gaur goizean. Maria Jesus Montero ministreagaz eguaztenean batzartu zala esan deusku eta aurrekontuen negoziazinoan sakontzeko unea dala gaineratu dau Estebanek. Pandemiari jagokonean Osasun Ministeritzatik 4 arrisku maila desbardin izentetako zirriborroa hasiera baten ondo ikusten dauela azaldu deusku. Hori bai, arduraz jokatzeko erakundeen alkarlana beharrezkoa dala esan dau agintari jeltzaleak. Pentsinoen etorkizunari buruz, EAEn izandako diru bilketari buruz, Botere Judizialaren Kontseiluko epaileen aukeraketeari buruz edo datorren astean VOXek kongresuan aurkeztuko dauen zentsura mozinoari buruz be bere eretxia plazartu dau EAJko kideak.