Herritar guztiak arduratuta dagozala esan deusku Gorrotxategik, baita gazteak be. Elkarrekin Podemoseko Legebiltzarreko bozeroalea Durangon bizi da eta gaurtik herrian egingo dabezan probei buruz galdetu deutsagu. Miren Gorrotxategi alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Lehendakariak zemendirako agindu dauz alkarrizketak eta bilerak oposizinoko taldeakaz, euren proposamenen barri izateko. Gizarteari, eragileei, oposizinoari jaramon egitea eskatuko deutsela esan deusku Miren Gorrotxategik. Bestalde Emakunde Lehendakaritzatik atarateko erabagiagaz ez datoz bat Elkarrekin Podemos eta horretaz be galdetu deutsagu alderdi moreko ordezkariari. Alokairuak legez arautzeko proposamenaz eta Euskadin Podemosek lortu dauzen 840 militanteei buruz be itaundu deutsagu.