Erregai fosilak erretzeak klima berotzean daukan eraginaz ohartarazo dabe urteetan zientzialariek, baina petrolio enpresek euren negozioa babestu nahi izatea ulertzen dau Iñaki Petxarromanek. BERRIA egunkariko kazetariak “Ezezagunerako bidaia” liburua idatzi dau gaur egun bizi dogun klimaren, ekologiaren eta mundu mailako krisia aztertuz. ELKAR argitaletxeak, Jakinek eta Berriak alkarregaz hauspotzen daben Aleka liburu bildumaren azkeneko lana da. Liburua idazteko Euskal Herriko hainbat geologo, ozeanografo, glaziologo, ekonomilari eta irakasle alkarrizketatu dauz. Aste honetan bertan REPSOLeko buruetako batek Josu Jon Imazek Transizino Energetikorako legea aldatu behar dala esan dau, enpresen krisia saihesteko. Imazek bere negozioa babestu nahi izatea ulertzen dauela esan deusku Petxarromanek.