Udalerri batetik besterako mogimendua oso murriztuta egon arren baserritarrak profesionalak dirala gogoratu dau BFAko ingurmen naturalerako diputaduak. Hori dala eta euren produktuak herriko merkadura eroaten jarraitu ahalko dabela gaineratu dau Elena Unzuetak. Foru diputadua alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Eukaliptoen finantzaketa ezari buruz, Gaztelugatxeko bisitei buruz edo nekazari eta abeltzainen dirulaguntzei buruz be berba egin dogu beragaz.