Hainbat urtez AEBetan ETBko barriemole jardun ostean Mikel Reparazek lurralde hortako gizartean sakondu eta "Las grietas de América" liburua argitaratu dau orain dala aste gitxi. Arbizuko kazetariaren liburua dagoeneko gehien saldutako liburuen artean dago. Gogoratu bestalde azaroaren 3an Etxe Zuriko jaube barria aukeratzeko hauteskundeak izango dirala. "Goizeko Izarretan" irratsaioan euki dogu Mikel Reparaz eta liburuaz zein hauteskundeez luze eta zabal berba egin dogu beragaz.