Iraide Urriz (Babestu): "Ikusten dogu erresidentzietako, eguneko zentroetako edo etxez-etxeko laguntza zerbitzuetako erabiltzaileen egoera txarra dala"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko urr. 30a, 13:30

 Kezkatuta dagoz erresidentzietako erabiltzaileen senitartekoak. Babestu alkarteko Iraide Urriz kideak azaldu deuskunez, pandemiaren bigarren fase honetan erresidentzietako egoerea ez da bapere ona. Pensinodunen plataformek eta erresidentzietako erabiltzaileen senitartekoek manifestazinora deitu dabe bihar Hego Euskal Herriko lau uriburuetan. `Zaintza erdigunera, publikoa eta duina´ lelopean, edadekoen egoitzetako egoerea salatuko dabe. Bilboko mobilizazinoak 12:00etan urtengo dau Moyua plazatik. 

 

Osorik irakurri