Covid19aren agerraldiak kutsatze kate guztien baino ez dirala esan deusku Ugo Mayorrek. Leku batzutan positibo asko beste poisitiboakaz loturarik euki barik sortzen dirala ondorioztatu dau Mayorrek gidatzen dauen EHUko lan taldeak. Durangoko udalak EHUgaz lankidetzan kutsatze kateen identifikazinoa zorrozteko proiektua jarriko dau martxan. Durangoko baheketan egindako milaka PCRetatik 110 positibo agertu ziran. Orain positibo emon eben pertsona horreei 50 itaun daukazan galdetegi bat pasako jake ahalik eta informazinorik osotuena batzeko. Proiektua aztarnariakaz lankidetzan eroango dabe aurrera eta Basaurin edota Eibarren hasi dabezan baheketen ostean herri horreetan be martxan jartea gurako leukie.