Eneko Arruabarrena (Metro Bilbao): "Metroa danon artean egiten dogu seguru"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko aza. 10a, 00:00

Ikertzaile batzuk garriobide publikoak Covid19aren kutsatzen kateen artean egon daitekezala uste daben arren Metro Bilbaoko buruak esan deusku metroa garraio segurua dala. Maiztasuna areagotzeko be eskatu jako Metroari, baina hori ezinezkoa dala azaldu deusku Arruabarrenak. Bilboko Metroak 25 urte bete dauz eta bidaiariakaz ospatzeko zorionagur mezuak partekatu dabez. Bilboko Metroak nazinoartean eredu izaten jarraitzen dauela adierazo deusku Eneko Arruabarrenak. Era berean, segurtasun langileek jasaten dabezan erasoez, Metroa Galdakaora edo Bilboko Irala ta Errekalde auzoetara heltzeko aukerez be egin dogu berba beragaz.   

Osorik irakurri