Josu Erkoreka (EJ): "Hartutako neurrien emoitzak hemendik egun batzutara ikusiko doguzan itxaropena dot"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko aza. 11a, 00:00

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea eta Segurtasun Sailburua dan Josu Erkoreka alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Salvador Illa Osasun Ministroak iragarritako Phyzer enpresak egindako txertoaren dosiei buruz galdetuta Josu Erkorekak txertoaren itxaropena beharrezkoa dan arren, orain premiazkoena norberaren burua zaintzea eta neurriak betetea dala esan deusku. Bestalde Segurtasun Sailburuak onartu dau ertzain-etxeetan Covid19 kasu batzuk emon dirala, beste hainbat esparrutan emon diren moduan, Erkorekak gaineratu dau arriskutik kanpo ez dagoela inor, eta Ertzaintzaren esparrua ez da horretan salbuspen bat. Zaldibarko zabortegian Joaquin Beltranen gorpua bilatzeko lanetan laster (bi-hiru egunetan)  B1-A eremutik hegoaldeko B4 eremura igaroko dirala azaldu deusku sailburuak. Trasferentzien egutegiaz edota memoriaren egunaz be galdetu deutsagu EJko Lehendakariordeari.   

 

Osorik irakurri