Zemendiaren 23ra bitartean aldez aurretik bozkatzeko erea egongo da eta zemendiaren 26an modu presentzialean. Aurton hautagaitza bakarra dago, errektore izateko hautagaia Eva Ferreira eta Bizkaiko errektoreordetzan arituko litzateken Gorka Moreno "Goizeko Izarretan" saioan euki doguz. Unibersidade publikoaren ikusgarritasuna areagotu gura dabe, irakasleen bajak dagozanetan ordezkoa lortzeko denborea laburtu edota ikasleen laneratzean aukera gehiago egon daitezan enpresa gehiagogaz hitzarmenak lotu. Eva Ferreira euskera ikasten dabil (euskaltegi baten) Euskaraldian Belarriprest izango dala esan deusku eta urte bi barru bere euskera maila askoz hobea izango dala azaldu deusku. Bestalde Gorka Morenok EHUko Bizkaiko sarean dagozan erronkei buruz berba egin deusku.