Iñigito Txapelpunk-ek umeentzako gabonetako ipuin bildumea sortu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

 Musikari lekeitiarrak hainbat disko eta kantu kaleratu dauz, baina proiektu honegaz zeozer berezia sentidu dauala esan deusku. Euskal Herri Magikoa, Euskal Herrian garatzen diran umeentzako euskarazko ipuin-bildumea da. Bildumako lehenengo liburua, `Gabonetako Ipuinak´ kalean da. Iñigito Txapelpunk-ek Euskal Herriko herri desbardinetan gertatzen diran ipuinak idatzi dauz. Hamaika kantuz osotutako CD-a be badakar. Denonartean argitaletxea arduratu da ipuin liburu musikatu hau argitaratzeaz. 

 

 

 

Osorik irakurri