Rebeka Ubera (EH Bildu): "Sahararen gaia estaduko aurrekontuen negoziazinoetan sartzeko modukoa da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko aza. 16a, 00:00

EH Bilduk Espainiako gobernuari Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren artean hasitako gudaren aurrean mogiduteko eskatu deutso. Onartu barik dagozan estaduko aurrekontuen negoziazinoen atarian nazinoarteko gai hori negoaziazinoetan bertan sartzeko modukoa dala uste dau Rebeka Uberak. EH Bilduko legebiltzarkidea euki dogu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Uberak bestalde pandemiak euskal osasun sisteman eragindakoaz berba egin deusku. EH Bilduren eretxian ZIUak gainezka dagoz eta neurriak berandu heldu dira. Hemendik aurrera baheketak Osakidetzak ez eze Euskadin dagozan ikerketa guneek be egin leikiezala iradoki dau modu horretara Osakidetzako lan kargea orekatzeko. Aztarnarien kopuruaz Rebeka Uberak adierazo dau ez dirala nahikoak langileen multzo horretan finkoak 80 inguru baino ez dirala. Aurrerantzean osasun pandemiaren gaian Jaurlaritzaren eta oposizinoaren arteko alkarrizketak sarriago emotea itxaroten dauela esan deusku.       

Osorik irakurri