Eneko Andueza legebiltzarkide sozialistea irailean Covid19 birusagaz kutsatu zan gaixotasunak eragindako kalteez nahiko errekuperatuta topau dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan egin deutsagun alkarrizketan. Birusari aurre egiteko herritarrei zentzunez jokatzeko eskatu deutse. PSOE barrruan estaduko aurrekontuen negoziazinoaz egondako ahots desbardinez be egin dogu berba. Extremadura eta Gaztela Mantxako presidente sozialistek EH Bildugaz aurrekontuen ganean negoziatzea kritikau dabe. Anduezak Pedro Sanchezen jokabideagaz bat egin dau alderdi sozialistan eretxi desbardinak emoteko askatasuna dagoala azpimarratuta. Bestalde EH Bilduk Madrilen eta Euskadin estrategia ezbardinak darabilzala uste dau PSE-EEko legebiltzarkideak. Gasteizko ganbaran akorduetara heltzeko borondatea beharrezkoa dala gaineratu dau. Bestalde Mendalbldeko Sahara eta Maroko arteko gatazka militarra eteteko Espainiako gobernua diplomazia lanetan dabilela aitatu dau Anduezak. PSOEk sahararrakaz zor historikorik daukan be galdetu deutsagu.