Aurreko astean Gorlizko Ospitalean suertautako birusaren agerraldiaren ondorioz 60 pertsona inguru kutsatu ziran (pazienteak eta beharginak). Covid19agaz kutsatutako fisioterapeutetako bategaz berba egin dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Fisioterapeuta honek positibo emon dau PCR testean eta etxean dago isolatuta. Aitziber Zalbidek esan deusku pazienteek zuzeneko arretea behar dabela eta ospitaleko zuzendaritzeari behin baino gehiagotan beharginentzako FFP2 maskarak eskatu deutsiezala. Zuzendaritzatik jaramonik ez deutsiela egin gaineratu deusku.