Bingen Zupiria (EJ): "Kirol klub eta federazino batzuk eskatutakoa ez da bapebe justoa"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko aza. 19a, 00:00

Eusko Jaurlaritzako bozeroalea eta kultura, kirol eta euskara sailburua alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Zemendiaren 5a orduko pandemiari aurre egiteko indarrean dagozan neurriak arinduko ez dirala esan deusku. Bestalde Mendebaldeko Sahara eta Marokoren arteko gatazka militarrean Jaurlaritza alde biakaz berbaz dabilela baieztatu dau. Kultur eragileen zuzenekoak bermatuta egongo dirala gaineratu dau Zupiriak, izan be, etxeratze agindua aurreratzerik aurreikusita ez dagoala aitatu dau. Kirol kontuei jagokenean 300 klub edo federazino inguruk entrenamenduak eta partiduak baimentzeko sinatu daben gutunari erantzun deutso esanaz testuan esaten dana ez dala bapebe justoa. Euskaraldiari eta Durangoko Azokari buruz be berba egin dogu EJko bozeroaleagaz.   

Osorik irakurri