Osasun egoerak bultzatuta, Lekeitioko Euskal Zine Bilera osoa on-line emongo dabe zinebilera.eus webgunearen bitartez. Edonork eta edonondik ikusi ahal izango dan jaialdia. Halanda be atal batzuk bere horretan mantenduko dabez. Euskal Herrian euskara hutsean egiten dan jaialdiaren 43.edizinoa zemendiaren 21etik 29ra bitartean egingo da.