Joan dan astean estreinau zan dokumentala Zinebi film labur eta dokumentalean nazinoarteko jaialdian. Lan hau Josi Sierrak orain urte batzuk hasitako proiektuaren emaitza da. Mikel Zarate hil zala 40 urte bete ziranean, bere figurea gogoratzea beharrezko ikusita, bere inguruko hainbat laguneri grabazinoak egiten hasi zan. Lekukotasun horreekaz ondu dau Josi Sierrak dokumental hau. Labur.eus/MikelZarate web orrian ikusi daiteke.