✗
Bakotxak bosna abesti egin dauz eta diskoaren sorkuntza prozesua erdibana egin dabe. Baina batak bestearen kantu batzuetan be parte hartu dau abeslari eta musika jole moduan. Kantuen letrak barriz, hainbat poetak eta bertsolarik sortu dabez. Eta Esti eta Mikel letrei doinuak jartzeaz arduratu dira. Arkaitz Miner eta Julen Alonsoren laguntzea izan dabe musikea jorratzerako ordun. Esti eta Mikel Markez-ek `Azal berritzen´ diskoa aurkeztu deuskue Bizkaia Irratian.
Osorik irakurri