Izaskun Landaida (Emakunde): "Mutilek euren pribilegioei buruz hausnartu behar dabe"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko aza. 24a, 00:00

Zemendiaren 25aren atarian Emakundeko burua alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. EJak onartu dauen Bardintasun Legearen proiektuari buruz esan deusku nobedade ugari dakarzala. Batetik erahildako andrazkoen umezurtzek, urtean, 5 mila eurora arteko laguntzak jaso ahalko dabez. Bestetik indarkeria matxistaren kontzeptuan prostituzinorako sexu esplotazinoa txertatu dabe. Tratu txarrak jasan dabezan ia 5.000 andrak ertzainen babesa jasoten dabe Ertzaintzaren babesa eta babes motei buruz luze eta zabal berba egin dogu Landaidagaz. Eretxi artikulu baten Maddalen Iriatek, EH Bilduko legebiltzarkideak, umetan gehiegikeriak jasan ebazala idatzi barri dau. Izaskun Landaidaren eretxian kontakizun horrek beste andrazko batzuen kontakizunak publiko egitea ekarri leike eta hori indarkeriagaz amaitzeko bidean ekarpen baliotsua izan daitekela uste dau Landaidak. Beldur Barik programeari buruz eta orain dala hamarkada batzuk andrazko askok bizitako bazterketa kasuei buruz berba egingo dogu Emakundeko buruagaz. 

Osorik irakurri