Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Koronabirusa dala eta, Euskadin indarrean dagozan neurriak momentuz behintzat ez dira arinduko. Sagarduik esan deusku egoerak hobera egn dauen arren, oraindik ez gagozala ondo. Aurrerantzean emoitzak ikusi beharko dirala eta orduan erabagi. Gabonetarako Espainiako Gobernuak porposatutako gehienezko 6 lagun neurria Jaurlaritzak aldez aurretik aurrekusitako pertsonen gehienezko kopurua dala gogorarazo dau. Covid19aren txertaketarako planei buruz galdetuta sailburuak esan dau Espainiako Gobernuak aldebakarreko iragarpenean ez dauela kogobernantzarako zantzurik erakutsi. Euskadin txerto hori zelan eta non jarri erabagiteko sasoian txertoen kontserbazinorako beharko dan tenperatura hotzak zeresan handia eukiko dauela aurreratu dau Sagarduik. Bihar Osakidetzako mahai-sektoriala batzartuko da (ekainetik bildu barik egon da) eta sailburuak aurreratu deusku azken asteetan negoziazinoetan ibili dirala. Gripearen aurkako txertaketaren emoitzez eta osasunn langileen geroaz be galdetu deutsagu Gotzone Sagarduiri.