Deustoko Unibersidadean birusaren intzidentzia tasea %1,05ekoa da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko aza. 27a, 00:00

Jose Maria Guibert Deustuko Unibersidadeko errektoreak esan deusku unibersidadea oso leku segurua dala. DBH eta Batxilergoan (%1,2) baino tasa txikiagoa dabe Deustuko Unibersidadean eta Covid19ari aurre egiteko protokolo berezia jarraitzen dabe bai irakasleek eta baita ikasleek be. Guibert errektorea alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan eta bere hasierako berbak EHUko errektore barria Eva Ferreira zoriontzeko izan dira. Deuston aurten estreinau dabezan lau graduakaz pozik dagoala esan deusku errektoreak. Medikuntza graduko ikasleek praktikak ospitale desbardinetan egin ahalko dabez. Gradu barrien artean datuen zientzia eta inteligentzia artifizialarenak etorkizun oparoko titulazinoa dala uste dabe Deuston. Unibersidadeak Gasteizen eta Madrilen hasitako hedatze faseaz, digitalizazinoaren garrantziaz eta ikasleen nazinoarteko programez be berba egin dogu Jose Maria Guibertegaz.    

Osorik irakurri